Burdin hesia I | Burdin hesia II | Errekabieta bidea |
Ezaugarriak | Artxiboak | Profila | Deskripzioa | Irudiak |
Joan etorri lerroko ibilbide lasaia, desnibel apur batez, Laudio udalerriaren mugarteko Iñarrondo eta Lorbide erreken albotik paraleloan doan, Araba probintziak Bizkaiarekin muga egiten duten lekutik. Ibilbideak zeharkatzen ditu errekondoko landaretzak eta "radiata" pinuz birlandatutako zonak, leku batzuetan hostozabalen landaretza berreskuratzen ari den argi une batzuk zehartuz. Ibilbideak Lezeagan du hasiera, ibilbide hasierako kartel adierazle ondotik.
Bidea seinalatuta dago une oro ibilbidearen izena ipinita duten balizekin edo kartel gezidunen bitartez. Soilik desbideratzen da, era xumean, ibilbide erdi aldera edo, egurrezko atsedenleku-begiratokian; hortik behatu ahal da Atxorrotz-en ebakidura eta neguan, zortea izanez gero, Lorbide errekako ur-jauzi txikitxoa.
Horren ostean, bueltatuko gara bidera igotzeko Mintegieta aldeko karobietaraino eta Isusi auzoraino lehenik, Ermuko Andre Mariaren Santutegiaren ingurunean amaitzen dena.
Ibilbideko leku batzuetan GPS-aren estaldura galdu ahal dugun arren, baina ez dugu arazorik izango galdu egin garelako edo.
Ibilbidean ipinita daude kartel didaktikoak karobiak eta elurtegiak nola erabiltzen ziren azaltzen dizkigutena eta Laudio Ibarreko mitologiaz hitz egiten digutenak. Baita posible da ere ibilbidean zehar orkatzak ikustea, batez ere, goizeko lehen orduan.
Ibilbidea amaitzean, leku beretik jaitsi ahal gara, edo errepidetik zehar, jaitsiera zertxobait arinagoaren bila bagabiltza. Ibilbidearen amaierak bat egiten beste bide batzuen hasierekin, Ganekogortarako igoera, edo Burdin hesian zehar ibilbide didaktikoak.
Ibilbidea umeekin ere egin ahal da, posible da.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio