Sanrokeak 2022!

Deskargatu egitarau osoa PDF formatuan


Abuztuak 14, 15, 16, 17, 19, 20, 21, 24, 25, 26, 27 eta 28

Dena prest Laudion aurtengo sanrokeei ekiteko. Hemen kontsulta dezakezu aurtengo jaietarako antolatu den egitarau oparoa:



Oharrak:

  • Aldaketak: Laudio Udalak beretzat gorde du jaien egitaraua aldatzeko eskubidea, baldin eta hala egin beharko balu bere borondateaz kanpoko arrazoiengatik; hortaz, ez da onartuko horrengatik edo beste edozein arrazoirengatik aurkezten den erreklamaziorik.
  • AzalaUdiarraga Ibarretxe laudioarrarena da “Bazen garaia” leloa daraman azala, alegia; 2022ko sanrokeetarako Kartelen XLII. Lehiaketaren irabazlearena. 2022ko sanrokeetarako Kartelen Haurren XII. Lehiaketaren irabazlea Mireia Pan izan da.
  • Barrakak: 2022ko abuztuaren 24an eta 28an “Herritarren egunak” izango dira. Egun horietan, atrakzio mekaniko guztien prezioa 1,5 € izango da bidaia bakoitzeko. 18:00etatik 19:00etara musika eta argiak itzaliko dituzte, hipertsentsibilitate sentsorialak dituzten pertsonen ongizatean eraginik izan ez dezaten.
  • Udalak ez du bere gain hartuko zezensuzkoak eragin litzakeen kalte materialengatiko inongo erantzukizunik.

Indarkeria sexistarik gabeko gunea  (Beldur Barik gunea)

  • Abuztuak 15, 10:00 - 13:00
  • Abuztuak 25, 19:00 - 22:00
  • Abuztuak 27, 19:00 - 22:00

Batzalarrin eta Araba kaleak gurutzatzen diren lekuan.

HELBURUAK

  • Emakumeak eta, oro har, herritar guztiak kont- zientziatzea indarkeria sexistaren gaiaz.
  • Emakumeek jaietako indarkeria sexistari dagokionez dituzten bizipenak, iritziak eta interesak jasotzea.
  • Erreferentziazko gune bat sortzea, laguntza- eta elkartasun-espazio gisa ikusarazteko eta indarkeriari aurre egiteko baliabideak emateko.
  • Erasotzaile izan daitezkeenei ohartaraztea dena ez dela libre eta erasoak dauden kasuetanerantzun egingo zaiela.
  • Emakumeak euren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabetzea eta horretarako bitartekoak eta lan-tresnak eskaintzea.
Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA LAN-ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia