Ongi etorri Laudio Udalaren Gardentasun Atarira. Berebiziko garrantzia du espazio honek herritarrekiko udal konpromisoari dagokionez, Atariari esker udal informazio esanguratsua eskura izango baituzue laudioarrok, bereziki, eragin ekonomikoak dituzten aferei buruzkoak. Dagoen informazioa eguneratzeko konpromisoaz gain, gardentasun eduki berriak gehitzen joateko konpromisoa ere berresten dugu, eta, jakina, informazio guztia modu ulergarri eta irisgarrian argitaratuko da, Udala gero eta irekiagoa eta gertukoagoa gerta dakizuen.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio