Berdintasunerako zerbitzua
Zer egin sexu-eraso baten aurrean?
Bortxaketak eta bestelako eraso sexualak
Sarrera
Sexu-erasoak pertsona baten borondatearen aurka ezarritako sexu-portaerak dira: exhibizionismoa, hitz lizunak, zirriak, laztanak, sexu-jazarpena lantokian, bortxaketa, etab.
Askotan, sexu-erasoak pertsona ezagunengangik etortzen dira.
Gogorik ez baduzu, esan ezetz. Ez duzu zertan jasan zeure borondatearen aurkako sexu-jokaerarik. Ez zaitez sentitu errudun, ezetz esateagatik, ez eta, hala eta guztiz ere, sexu-harreman bat izatera behartzen bazaituzte.
Sexu-erasoek, kalte fisikez gain, ondorio psikologiko larriak eragin ohi dituzte (herstura, amesgaiztoak, depresioa, sexu-grina gutxitzea,...). Ondorio horiek asko luzatzen dira erasoaren ondoren, eta, normalean, gainditu ahal izateko, laguntza psikologiko espezializatua eskatzen dute. Laguntza hori, nahi izanez gero, doan eskura dezakezu, zure udalerriko gizarte-zerbitzuen bidez.
Jarraitu beharreko pausoak
- Berehalako eraso baten aurrean, ahal baduzu, deitu poliziari babes zaitzan (Ertzaintza: 112; Udaltzaingoa: 092).
Ahozko komunikaziorako arazoak dituzten pertsonak (SOS-Deiak-faxa): Araba 945 136 873) Bizkaia (944 425 206) eta Gipuzkoa (943 447 904)
- Ez garbitu gorputza eta ez aldatu arropa. Aho bidezko eraso bat jasan baduzu, saiatu ez jaten eta edaten; izan ere, bestela, erasotzailea identifikatzeko eta kondenatzeko funtsezko frogak ezaba baititzakezu.
- Konta iezaiozu konfiantzako pertsona bati eta eskatu laguntza.
- Joan zaitez ospitalera, hurbilen duzunera. Atzerritarra bazara eta oraindik osasun-txartelik ezbaduzu, berdin hartuko zaituzte.
- Nahiago baduzu ezer baino lehen poliziara (Ertzaintza: 112 edo Udaltzaingoa: 092) edo guardiako epaitegira joan edo deitu, dagokizun ospitalera edo zerbitzu klinikora lagunduko dizute. Salaketa jarri aurretik, eska ezazu arremanetan jar zaitzatela laguntza juridikoko 24 orduko doako zerbitzuarekin (902 103 908).
- Ikusmeneko, entzumeneko edo mugikortasuneko arazoren batedo beste ezintasunen bat baduzu, jakinarazi arazo hori (telefonoz, faxez, e-mailez, mezu laburrez...) joan nahi duzun zerbitzuari, joan-etorrian lagun diezazuten, zurekin joan daitezen, zeinuen hizkuntzako interprete bat jarri diezazuten, etab.
- Gainera, Etxeko Tratu Txarrak eta Sexu-erasoak jasatendituzten emakumeentzat telefono bidez informazioa emateko zerbitzu bat dago. Zerbitzu hau doakoa da eta telefono bidezko laguntza eskaintzen du eguneko 24 orduetan: 900 840 111.