Droga-mendekotasunak prebenitzeko eta horien kontsumoarekin lotutako kalteak eta arriskuak murrizteko jarduerekin jarraituz, langileentzako eta taberna-jabeentzako antolatutako ikastaroan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Ikastaro honen helburua da aisialdiko lokaletan lan egiten duten pertsonei laguntzea beren lokaletara joaten diren pertsona guztien segurtasuna sustatzen.
Ikastaroa doakoa da eta bi egunetan egingo da, egun bakoitzean 3 orduko iraupenarekin. Osasun Sailak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Sailburuordetzak, jarri du martxan ekimena.
Prebentzio-programa bat da, 12 eta 21 urte bitarteko adingabeei eta gazteei zuzendua. Udalerriko komunitate-bizitzan integratzeko prozesuak eta ekintzak bultzatu nahi ditu, aisialdi osasungarria eta arduratsua eraikiz, norberaren ekimenei lagunduz, eta norberaren eta generoaren nortasuna hobeto kudeatzeko balio eta gaitasun pertsonalak eta sozialak eskuratzen lagunduz, jokabide eta kontsumo arriskutsuak prebenituz eta Laudioko udalerrian bizitzarako eta parte-hartze sozialerako jarraibide osasungarriak ikasiz.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio