Laudioko Udalak, Laudioko I. Gazte Plana amaitu ondoren, II. Gazte Plana (2020-2024) onartzeko prozesua abiarazi du, Laudioko gazteei dagozkien erronkak eta eskaerak eguneratzeko eta kolektibo horrentzat beharrezkoak diren irtenbideak eskaintzeko.
Laudioko Gazte Plan berriak inplikatutako kolektiboen arteko adostasun-maila handia izan nahi du, eta horretarako, Udalak herritarrek parte hartzeko bi mekanismo jarri zituen martxan 2019ko abenduan.
Behin erronka nagusiak identifikatuta eta datozen 4 urteetarako hausnarketa estrategikoa eginda, dokumentu hau egin da.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio