10 eta 16 urte bitartean badituzu, ateak zabalik izango dituzu egunero.
Gazteentzako gune hezitzailea da eta Laudioko Ugarte auzoan dago.
Bertan, hainbat azpiegitura aurkituko dituzte gazteek: informazioa bilatzeko edota lanak egiteko ordenagailuak, gorputza mugitzeko ping-pong mahaia, askotariko jolasak...
Gainera, ekintza ugari daude bertan astebururo: tailerrak, jolasak, ikastaroak, jaiak, proiektu herrikoiak etab.
Laudioko Gaztelekuan, euskaraz jarduteko leku aproposa eskaintzen dugu eta, horrez gain, hezkidetza eta kulturartekotasuna egunero lantzen ditugu.
Gozatu, sortu, parte hartu, pentsatu, sentitu eta ekin!
Heziketa afektibo sexuala eta nerabe eta gazte populazio artean preserbatiboaren erabilera sustatzeko Kanpainak
Gazte Informazioa
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio