Txakurguneak: Txakurrak jolasteko guneak

Laudio Udala lanean ari da udalerriko hainbat gune zedarritu eta mugatzeko, txakur-aisialdirako gune izan daitezen, hau da, arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat sailkatu ez diren animaliak aske egon daitezen egokitutako guneak. Nolanahi ere, zenbait irizpide bete beharko dira:

  • Animalien jabeek edo laguntzaileek animaliak babesteko eta edukitzeko ordenantzaren baldintza guztiak bete beharko dituzte.
  • Animalien gorotzak behar bezala bildu eta paperontzietan utzi beharko dira.
  • Animaliak etengabe kontrolatu beharko dira.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak ezin izango dira aske egon, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 11.1.b artikuluarekinn bat.
  • Aisialdirako guneak informazio-kartelen bidez seinaleztatuko da.
  • Gune bakoitzak ordutegi bat izango du, zeina behar bezala adieraziko baita informazio-karteletan.

Hauek izango dira mugatutako eremuak:

  • 1. eremua: Lamuza parkeko aisialdi-gunea.
  • 2. eremua: Sagastiko aisialdi-gunea.
  • 3. eremua: Bidezarretako aisialdi-gunea.
  • 4. eremua: Latiorroko aisialdi-gunea.
  • 5. eremua: Altzarrateko aisialdi-gunea
  • 6. eremua: Gardeako aisialdi-gunea
  • 7. eremua: Aretako aisialdi-gunea

PDF dokumentua

Alkatea, Ander Añibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa Topa!gunea - Punto de información turística 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA LAN-ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia