​Nola doaz zure seme-alabak ikastetxera? Gomendagarriena ibilbidea oinez zein bizikletaz egitea da. Horrela lagunekin hitz egiteko, ariketa fisikoa egiteko eta bide segurtasunaz ikasteko parada ezin hobea izango dute.
Ikastetxerako ibilbidean komenigarriagoa da autoa inguruan aparkaturik lagatzea, ateetaraino heltzea baino. Izan ere, ikastetxea gertu badago onuragarriagoa da ibilbidea oinez zein bizikletaz egitea, horrek lagunekin elkarrizketatzeko unea, kirola egiteko parada eta zerbait gehiago ikastea, klasean sartu baino lehenago ekar liezazkiekeelako.
Horren ildotik, duela gutxi, ez zen harritzekoa haurrak oinez edo bizikletaz kaleetatik ibiltzen ikustea. Gaur egun, ordea, guraso eta haurtzain askok klasera autoz eramatea gustukoagoa dute. Besteak beste, arinago edota erosoagoa dela, haurrentzako seguruagoa dela, eguraldiaren arabera, haurrak beranduegi helduko direla baita txikiek ikastetxeetaraino ibiltzeari uko egingo dietela uste dute.dute. Besteak beste, arinago edota erosoagoa dela, haurrentzako seguruagoa dela, eguraldiaren arabera, haurrak beranduegi helduko direla baita txikiek ikastetxeetaraino ibiltzeari uko egingo dietela usteetan inzanik.
OSASUNGARRIA da: Ibiltzeak edota pedalei eragiteak kirola egitea da eta horren ondorioz zuen seme-alaben osasuna hobetzea dakarte. 10 minutu eten gabe jardun ondoren, haien bihotzek, birikiek eta hezurrek eskertuko dute.
ONGI PASA DEZAKETE: ibilbidean gauza asko ikusteko, pentsatzeko, lagunekin solas egiteko aukera izango dute.
HEZIKETA INDARTUko du: Ikastetxera jokabide baikorra erakusteak joera, kontzentrazioa, sormena eta arazoei soluzioa bilatzeko ahalmena hobetu egiten ditu.
EZ DU KUTSATZEN: Autorik gabe joatean ez da kutsadura sortzen, beraz, ibiliz zein bizikletaz joaten direnek aire garbiagoa arnas dezakete.
GIZALEGEZKOA da: Ikastetxerantz ibiltzeak zuen seme-alabek haur gehiago ezagutzea eta lagun gehiago izatea ekarriko dizkie.
GUTXIAGO ESTRESATUKO zara: Lagatzeko zein hartzeko ordutegietan auto ilaren arabera helduko ote zaren pentsatzeko beharra ez izatean.
HAURREK IKASTEKO PARADA EZIN HOBEA: joan- etorrietan, beraiekin joanez gero, oinezkoen aldetiko bide segurtasuna erakutsi ahal diezu.
KOMENIGARRIA da: ohitura hartzekotan, haurrak ikastetxera ez ezik liburutegira, parkera, eta abarrera ere bakarrik joan ahal izango dira.
MERKEAGO ATERAKO zaizu: Ibiltzeak autorako izaten duzun errekinaren gastua murriztuko dizu.
SEGURUAGOA da: Pertsona asko oinez edota bizikletaz ibiliko balira auto gutxiago izango liratekeela esan nahiko luke eta horren ondorioz istripuren bat suertatzearen aukera txikiagoa izango genuke
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio