Parte hartu nahi duten erakundeek eta pertsonek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 30era arte Joan den maiatzaren 8an jarri zen indarrean Laudioko Kultura Kontseiluaren funtzionamendu-erregelamendua, udalaren jarduketa-proposamenak edo kultura-sektoreko eragileen arteko lankidetzarako proposamenak jasotzeko, sustatzeko, aztertzeko eta gauzatzeko kontsulta-, eztabaida- eta partaidetza-organoa. Kontseilua hauek osatuko dute: Ander Añibarro alkateak, Maite Cortazar Kultura, Kirol ...
Maiatzaren 16ko ALHAOn argitaratu dira Laudioko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan euskara errotuletan txertatzeko dirulaguntza deialdia. Aurreko urteetan bezala, lagunduko diren errotulazio lanak, lokala identifikaziorako errotulu nagusiak, toldoak, ibilgailuak eta atarietako plakak izango dira. Gehienez ere, 350 euro eskuratu ahal izango da elementu bakoitzeko, kontuan izanda kostuaren zerga-oinarriaren ehuneko 70 lagunduko dela errotulua euskara hutsez badago ...
Datorren ostegunean, maiatzaren 19an, Eusko Jaurlaritzak, Laudio eta Amurrioko garapen agentziekin eta Aiarako Kuadrillarekin batera, ETEentzako 2022ko Laguntza Planari buruzko informazio eta Networking saio bat antolatuko du. Jardunaldia Amurrion izango da, El Reforren. Bertan jorratuko den Saioaren programazioa honako hau izango da: 09:30 h. Harrera hitzak Encina Castresana Astarloa, Aiarako Kuadrillako Presidentea 2022 ETEentzako 2022ko ...
Bi administrazioek bilera egingo dute auzokideekin, maiatzaren 17an, 18: 00etan, Kultura Etxeko Arraño aretoan, obraren aurreikuspenen berri emateko URAk eta Laudioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Laudioko hirigunean Nerbioi ibaiaren uholdeei aurre egiteko lanak abiarazteko. Hitzarmen horren xedea da Nerbioi ibaia, Laudioko herrigunetik igarotzen den tartean, uholdeetatik babesteko proiektuaren obrak gauzatzeko, bi aldeek bete beharreko baldintzak ...
Laudio Udalak euskara ikasteagatik ematen dituen dirulaguntzen deialdiak ALHAOn argitaratu dira eta informazioa webgunean kontsulta daiteke. · 2021/2022 ikasturteko euskara ikastaroak. Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 15a arte. · 2022ko udako euskara ikastaro trinkoak. Eskaerak aurkezteko epea: urriaren 17a arte. Edozein zalantza duzula, jo ezazu Hizkuntza Normalizazioa eta Identitatea udal Zerbitzura: euskara@laudio.eus / 94 403 48 90.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio