Page 21 - Zuin Aldizkaria 37. zka. / Revista Zuin 37 - 2020/2
P. 21

dezan, eta lo egiteko udalerria bilakatuko da, tristea eta bizitzarik gabekoa. Gure herri- eta bizitza-eredua kolokan jarriko ditugu. Hori al da nahi duguna?
Zer nolako ekintzak egin dituzue kanpainan?
Gure asmoa sentsibilizazio kanpaina egitea izan da, herritar guztiei zuzenduta eta aipatutako argudioak jarraiki. Buelta eman nahi izan diogu. Guztiok ezagutzen dugu Laudio merkataritzarekin, baina desagertuko balitz, zer gertatuko litzateke? Hori da islatu nahi izan duguna.
Horretarako azaroaren 28an erakusleihoen argiak amatatu genituen, irudikatzeko nola geratuko litzatekeen Laudio neguko arratsalde-gau batez merkataritzarik gabe. Emaitza kale eta herri iluna izan zen, eta segurtasunik gabekoa.
Abenduaren 28an erakutsi nahi izan genuen zer jazoko litzatekeen dendek ateak itxiko balituzte. Inozentada izan zen, baina bihar benetan gerta liteke, kontzientzia ez badugu hartzen.
Ekimenak oihartzun handia izan zuen. 100 denda inguruk parte hartu zuten Laudion. Irudia ikusgarria izan zen eta helburua bete genuen: ikusmina eta hausnarketa eragin zuen.
Halaber, bideoa plazaratu genuen sare sozialen bitartez, eta bertan jasotzen da tokiko enpresen eta merkataritzaren balioak gure herriarentzat suposatzen duena. Gainera, 2020ko egutegiak ildo bera jarraitu du, negozio txikien atzean dauden herritarrak goraipatuz, gehien-gehienak Laudiokoak.
Bestalde, eskertu nahi diegu parte hartu duten herriko merkatari, ostalari eta enpresariei hilabete hauetan egindako ahalegina eta parte hartze zabala.
Nolako harrera izan du kanpainak herritarren artean?
Oihartzun handia izan du herrian eta eskualdean, eta hori zen bilatzen genuena. Laudion, Amurrion
eta Artziniegan garatu den kanpaina izan da: “Ez utzi Aiaraldea itzaltzen”. Arabako Foru Aldundiaren babesa izan du.
Erakusleihoen itxierarekin, abenduaren 28an, jendeak ezustea izan zuen bere auzoko dendak itxita ikusirik. Gero, dena horrela zegoenez, ulertu zuten “inozentada” zela eta lasaitu egin ziren. Uste dugu jendeari hausnarketa eragiteko helburua bete dela, ikus dezaten zer gerta litekeen eta zeintzuk diren ondorioak.
Bestalde, bideoak zein egutegiak harrera handia izan dute herritarren artean, modu positiboan, hori baitzen xedea. Ikusgai dago gure Youtube kanalean: Laudio, comercio y ocio. Gainera, gure webgunean deskargatu dezakezue 2020ko egutegia: www.laudiocomercial.com
Zeintzuk izango dira tokiko merkataritzak izango dituen erronkak 2020an?
Sektorearen “eraldaketa” garaian gaude. Orain merkatarien helburua da hurrengo egunean dendako ateak ireki ahal izatea. Egoera zaila da, baina norberari bere burua berrasmatzea egokitzen zaio, eta aldaketei moldatzea, ohiko tokiko merkataritzaren nortasuna eta bezeroarekiko gertutasuna galdu gabe.
Merkataritzak ezin du bistaz galdu informazioaren aroan gaudela. Kontsumitzaileen ohitura aldaketetara eta digitalizaziora moldatu behar da, on-line unibertsoan tokia bilatu behar du eta sare sozialak baliatu bezeroak dendara erakartzeko. Espezializazioan lan egin behar dugu, “erosketaren esperientzian”, zerbitzu gehigarrien bitartez. Jakina, hori guztia gure ezaugarriak mantenduta: produktuaren kalitatea, zerbitzua eta bezeroari arreta.
Ez dugu biktimen papera jokatu nahi, merkataritzak bere aldetik jarri behar du, eta APILL ere aldaketetara moldatu beharko da.
zuIN 20/21
  
















































































   19   20   21   22   23