Page 26 - Zuin Aldizkaria 37. zka. / Revista Zuin 37 - 2020/2
P. 26

ELKARRIZKETA / ENTREVISTA
 Eta zergatik proposatu zidaten niri? Esparru horretan dudan eskarmentu ezagunagatik, egindako ibilbideagatik: eskura eta hurbilen zituzten giza-baliabideak erabili izan dituzte.
Helburua hiru hankakoa da: ikertzea, finkatzea eta iraunaraztea (transmisioa, komunikazioa, hedapena...).
Nola definituko zenuke “ondarea”, esparru ezberdinetan eragiten baitu?
Ondarea da, oso labur eta baimen guztiak erabiliz esanda, aurrekoengandik iritsi zaigun guztia eta, denboraren pode- rioz, balio berezia eta gailena hartu duena herriaren identi- taterako, sinboloetarako, historiarako, eraikuntzen corpus- erako, etnografiarako eta abarrerako. Kasu askotan, balio berezi hori jatorriz izandakoa baino handiagoa bilakatu da.
Beraz, udalaren “Kultura-ondare” zerbitzu-atala, gaine- rakoak ez bezala, atzera begira aurrera egingo duen atala izango da, nahitaez; karramarroei edo arraunlariei gertatzen zaien bezala.
Ondarea, bestalde, era bikoa izan daiteke: materiala eta immateriala. Materiala ukitu daitezkeen elementuez osa- tuta dago. Asko dira Laudion ditugunak baina, aldi berean, ezezagunak. Lehenik eta behin, katalogatu egun beharko dira zer dugun jakiteko, lehenesteko zenbat elementu da- goen argitzeko.
Gero, ahal dela (eta beti diru- eta giza-baliabideen mugak aintzat hartuta) horiek egonkortu, zaharberritu... beharko dira euren iraunkortasuna bermatzeko. Izan ere, ondarea, tamalez, kenketaren operazio aritmetikoan oinarritzen den esparrua da. Esate baterako, orain, hemendik 100 urtera izango ditugun baserri-etxeak baino gehiago ditugu, baina duela mende bat zirenak baino gutxiago. Bestela esanda, Laudion baldin badugu Euskal Herri osoko burdinazko eliz- pe bakarra, bai ala bai zaindu behar dugu; bestela, ezer gabe geratuko garelako. Ondare materialeko elementu guztiak, beraz, bakarrak eta ordezkaezinak dira.
Zereginen barruan ikerketa arkeologikoak egongo dira. Ez soilik Ermualden, herri osoan eta beharren arabera bai- zik. Beharrak zein diren eta nola bideratu jakiteko, Batzorde Zientifiko bat eratu zen joan den urteko urrian. Bere funtzioa aholkuak ematearena izango da, eta hainbat eragilez osatu- ta dago: Jaurlaritza eta Foru Aldundiko Ondare arduradunak, Euskal Herriko eta Deustuko unibertsitateetako arkeologia- adituak eta, azkenik, Arabako eta Bizkaiko Arkeologia mu- seoetako zuzendariak.
Bestalde, ondare ez-materiala dugu, arbasoen jaraunspen materiagabea. Honek arrisku bizia du, egiatan gure buruetan baino ez delako existitzen. Ezin da, beraz, zementu-obra batez edo aldamio-egitura batez bere iraunkortasuna bermatu. Halarik ere, herriaren identitatearen osagarri esanguratsua da, hor metatzen direlako mendeetan Laudion bizi izan diren hizkuntza-kontuak, kondairak, ohiturak, abestiak, tradizioak, mitoak...
Berebiziko garrantzia du, eredua izan beharko delako etorkizuneko irakaskuntzarako; bestela, belaunadi bat edo bi barru, zeharo galduta egongo da guztia. Orain ere, gaur egungo eskoletan, jai-antolakuntzetan eta abarrean, guret- zat arrotzak diren ohiturak hartzen ari gara geureak baz- tertzen ditugun bitartean. Ez asmo txarragatik, erreferen- tzia faltagatik baizik. Erreferentzia horiek sortzea izango da
¿Por qué me lo ofrecieron a mí? Debido a que tengo una experiencia conocida en este ámbito y por mi trayectoria: han hecho uso de los recursos humanos disponibles más cercanos.
Su labor se sustentará sobre tres pilares básicos: la investigación de nuestro patrimonio, su consolidación y la transmisión a las generaciones venideras.
¿Cómo definirías el patrimonio, dado que implica distintos ámbitos?
El patrimonio es, resumiendo y con todas las licencias, todo aquello que nos ha sido legado por quienes nos antecedieron y que debido al paso del tiempo ha adoptado un valor especial y destacado para la identidad: los símbolos, la historia, el corpus constructivo, la etnografía y demás aspectos de un pueblo. En muchos casos, ese valor añadido es superior al que tenía en origen.
Por tanto, la Unidad de Servicio de Patrimonio Cultural, a diferencia del resto, es un área que avanzará fijando la mirada en el pasado, obligatoriamente, tal y como les ocurre a los cangrejos o a quienes reman.
Por otra parte, el patrimonio puede ser de dos tipos: material o inmaterial. El primero se compone de los elementos tangibles. En Laudio hay muchos pero, al mismo tiempo, desconocidos. En primer lugar, habrá que catalogarlos para saber qué tenemos y qué hay que priorizar.
Después, en la medida de lo posible (siempre teniendo en cuenta las limitaciones económicas y de los recursos humanos) habrá que consolidarlos o renovarlos, para garantizar su pervivencia. De hecho, lamentablemente, el patrimonio es un campo que siempre funciona sobre la operación aritmética de la resta.
Por ejemplo, ahora, disponemos de más caseríos de los que tendremos en 100 años, pero menos de los que había hace un siglo. Dicho de otro modo, si en Laudio tenemos
“LA INTENCIÓN ES PUBLICAR UN LIBRO AL AÑO, EN 2020 RECOGEREMOS PALABRAS TRADICIONALES EN EUSKARA DE LAUDIO”















































































   24   25   26   27   28