Page 29 - Zuin Aldizkaria 37. zka. / Revista Zuin 37 - 2020/2
P. 29

zuIN 28/29
 Zeintzuk dira legealdi honetan jarri dituzuen xedeak eta ekintzak?
Lehenik eta behin, Ermualde proiektua garatzea eta in- dartzea, gune estrategikotzat jotzen delako, lehenestekoa. Hori izango da, ondare materialean eragiteko eta komu- nikatzeko epizentroa.
Hala ere, horretaz gain hainbat ekimen xume —baina interesgarri— egingo da tartean. Esaterako, monumentuetan panel bat ezartzea bisitariak edo herritarrak jakin dezan zer duen aurrean. Gezurra dirudien arren, Laudion ez dago kartel bakar bat ere Anuntzibaiko multzoa, Ugarteko dorretxea, Katuxa jauregia... bezalakoak azaltzeko eta adierazteko.
Bestetik, eta ondare ez-materialari dagokionez, liburu bat argitaratu nahi da urtero, iritsi zaigun ondare horren azken lekukoak zein diren betikotzeko eta gizarteratzeko. Laudioko kultura-ondarearen “liburu-bilduma”, entziklopedia moduko bat egingo dugu.
Lehenbizikoa hiztegi bat izango da, 2020. urtean argitarat- zekoa: hor jasoko dira laudioarren artean, gaztelaniaz arit- zean, oraindik erabiltzen diren euskarazko hitz tradizionalak. Hau da, galdu genuen gure euskara historikoaren aztarnak. Nik neuk idatziko dut eta 200 berbatik gora izango du.
Hurrengo urteetarako, gure herri-ohiturak eta abar batzeko asmoa dago liburu berri batean. Betiere, galtzeko arrisku bizian dauden elementu horiek belaunaldi berrien artean hedatzeko, bizi berriaz hauspotzeko, betikotasuna bermatzeko.
Zergatik sortu da ildoa, zeintzuk dira horren atzean dau- den beharrak?
Beharra kulturala da gehienbat baina, beste maila ba- tean, baita identitarioa ere. Laudion ditugun hitz, ohiturak, erritoak, elur-zuloak, karobiak, bideak, gaztainaren kultura... bakarrak dira, eta gure herrirako baino ez dute balio.
Nire iritziz, atal honen premia handia zen aspalditik, baina beti arduragabekeriaz begiratu izan zaio esparru honi: begirune handia bai, baina ikuspegi erromantizista eta folkloriko hutsaz, ez behar zen moduan ikertzeko, sendotzeko eta hedatzeko. Eta horretarako behar zen egitura orain eraiki da, zorionez. Hor, politikak sartu behar zuen eskua, herritarren sentiberatasun eta samurtasunaren menpe utzi ordez.
Zure ustez, zeintzuk izango dira herritarrek gehien nabarituko dituzten jarduerak?
Ezbairik gabe nabarituko dute euren herria, gure herria, presenteago dagoela gauza guztietan. Eta bere ondare kul- turalak ahalbidetuko duela atentzioa ezartzeko aurretik ja- ramonik egiten ez zitzaion guneetan: eskuargia, ilun dagoen hainbat esparrutara hurbilduko dugu.
Bestalde, arestian aipatu diren ikerketa lan horien liburuak herritarren artean banatuko dira doan. Eta sarean jarri, nos- ki: horrek eragin handia izango du, jakina. Baita harrera ona ere, laudioarron arima astinduko duelako.
Herria beste modu batez ezagutu nahi duenarentzat, bisi- ta gidatuak izango ditu. Edo panelak, eta abar.
Ondareak berak herritarrei ere eskatuko die zerbait, ezta?
Ez bereziki. Atal honen oinarria herritarrekiko zerbitzua da, eskaintzeko, emateko. Herritarrei eska dakieken bakarra maitasuna da, begirunea, euren herria barrunbeetatik eta harroki sentitzea.
nueva publicación. Siempre con la vocación de difundir los elementos que están en serio riesgo de desaparición, para intentar insuflarle nueva vida y garantizar así su pervivencia.
¿Por qué se ha creado este servicio, cuáles son las necesidades que hay detrás?
La necesidad es fundamentalmente cultural, pero en otro nivel, también identitaria. Las palabras, costumbres, ritos,las neveras, caleros, caminos, cultura de la castaña... que tenemos en Laudio son de carácter único y solo valen en nuestro municipio.
Por ello, se ha creado esta nueva área de trabajo que busca que el patrimonio no sea algo meramente romántico o folclórico, sino que se trabaje desde la perspectiva de la investigación y difusión.
¿En tu opinión, cuáles crees que son las iniciativas que más va a percibir la gente?
Sin duda, lo que van a percibir es que su pueblo, nuestro pue- blo, estará más presente en todos los ámbitos, y que el patrimonio cultural les va a posibilitar prestar más atención a lugares en los que no reparaban antes: vamos a acercar la linterna a muchos rincones que permanecían en la más lúgubre oscuridad.
Por otra parte, se van a distribuir gratuitamente a la ciuda- danía los libros con los trabajos de investigación citados. Y estarán disponibles también en internet, claro: eso tendrá un gran impacto, sin duda.Así como una buena acogida, ya que activará las emociones más entrañables de la gente de Laudio.
También dará la oportunidad de conocer el pueblo de otra manera a quien quiera, pues habrá visitas guiadas o paneles.
¿El patrimonio exigirá algo a la ciudadanía, a su vez?
No especialmente. La base de esta unidad municipal es el servicio a la ciudadanía, el ofrecer y dar. Lo único que se puede pedir a la ciudadanía es el cariño, el aprecio, el que sienta orgullosamente su pueblo en lo más profundo de su ser.
“ADEMÁS DEL
PATRIMONIO
MATERIAL,
TENEMOS EL INMATERIAL, LA HERENCIA INTANGIBLE
DE NUESTROS ANCESTROS”




































































   27   28   29   30   31